XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Utzi zion Zirilok, eta azkar juan zan Ziriako Txanton zillargillearen etxera, zigarerontziyak zenbat baliyo ote zezakean galdetzera.
Bost milla pezeta gutxienaz esan zuan zillargilleak baliyo zituala.
- Egiazkoak ote dira urre ta perla oyek?
- Bai, bai,
- Ondo da
Bigaramon goizean biyurtu ziyon zigarrontziya Zirilori, eskerrak emanaz, eta onek gorde zuan.
Illuntzian kasinuan elkartu ziran bi ziriyak, au da, Zirilo ta Ziriako; an zebillen eskutik eskura zigarrontzi ori, ta Ziriako eldu zan milla pezeta beragatik Zirilori eskeintzera.
Erantzun ziyon onek salduko ziyola: bañan etzuala engañatu nai, eta guziyen aurrian esaten ziyola, urre ta perla ayek ezteraziyak zirala.
Ala ta guztiz ere Ziriakok eman zituan milla pezetak, eta egiñ zan zigarrontziyaren jabe.